EUSKARA EGUNEAN (3.ZIKLO)

KATU - KATU
Borobil bat egin pertsona bat erdian jarrita. Erdian dagoenak baloia gora bota eta izen bat esan. Izen hori duenak baloia airean hartu eta beste izen bat esan behar du. Airean ez ba du hartzen bila joan behar du eta baloia hartutakoan STOP esan. Beste guztiak korrika hasiko dira STOP entzun arte. Baloia duenak hiru pausu emango ditu gertuen duen pertsonaengana baloarekin jotzeko asmoz. Honek eskuetan harrapatzen badu baloia, jotzailea kalera joango da. 



ESKUBIDUBIDU
Jolaskideak borobli batean jarriko dira besoak alboetara luzatuta dituztela. Abestiaren erritmoari jarraituz eskuekin mugimendu batzuk gorputzeko atal bakoitzaren soinuak egin behar:
  • Hankaren soinua.
  • Eskuineko eskua behera begira eta eskerreko gora begira daudela, ondoko jolaskideen eskuak jota
  • eskuak kanpo aldera jarrita ondoko jolaskideen eskuak jo
  • norberaren eskuekin txalo egin. PLOF, PLOF
  • Oinekin bi aldiz lurra jo....eta ESKUBIDUBIDU
  • Buelta osoa eman eta eskuak buru gainean mugitu
  • Eskuaren doinua, PLAS-PLAS (Bi txalo) ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas...
  • Belarriaren soinua, TILIN-TALAN (Belarriak ikutuz). ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof eta Tilin-Talan.
  • Begiaren sinua, TIK-TAKO (begiak ikutuz) ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas....
  • Sudurraren sinua, MOK-MOK (Sudurra helduz)  ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas....
  • Ahoren soinua, AAAAAH (Ahoa ireki eta ezpainak ikutuz.ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas....
  • Ilearen dnua,ZZZZIII (Ilea ikutuz) ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas....
  • Ipurdiaren soinua, BOIN-BOIN  (Ipurdia alde batera eta bestera mugituz)ESKUBIDUBIDU esan ondoren plof-plof, plas-plas....
  • Eskeletoaren soinua, KROK-KROK (Gorputz osoa mugituz)  ESKUBIDUBIDU esan 
TXORRO MORRO      

Bi taldetan banaturik. Zozketa egin behar astoarena zeinek egingo duen erabakitzeko eta zeinek egingo duen salto.
  • Astoarena egiten dutenen artean lehen jokabideak burua makurtu eta agintariaren hanken artean jarriko du. beste taldekide guztiak ilaran jarriko dira, burua aurrekoaren hanken artean sartuta
  • Beste taldekoek banan-banan astoen gainean salto egingo dute. lehenengo saltokariak agintariengandik ahalik eta gertuen geratzen saiatuko dira atxetik datozenei tokia uzteko.
  • Azpian daudenek saltokarien pisua jasan ezin badute, eta erori egiten badira, berriro hasieratik hasi beharko dute. Salto egiteko garaian ere arau batzuk bete behar dira.                                                 Salto egin ondoren ezin da oinekin lurra ukitu.                                                                                       Astoen gainean daudenek ezin dute anka azpian sartu gorputzaren azpian daudenean.                           Tokia utzi behar dataldekide guztiek salto egiteko.
  • Saltokari guztiak astoen gainean daudenean, lehenengo saltokariak eskuaren hatz bat erakutsiko dio epaileari. Epaileak estoen taldeari galdetuko die: TXORRO MORRO PIKO TAILO KE. Azpian daudenek asmatu egin behar dute zein den saltokariak erakutsitako hatza. Hatz bakoitzak izen bat dauka: Hatz potoloa: TXORRO; hatz erakuslea MORRO; hatz luzea PIKO ; hatz nagia TAILO; hatz txikia KE.
  • Azpiko taldeak gainekoek erakutsitako hatza zein den asmatuz gero, jolasa hasieratik errepikatuko da, baina taldeen eginbeharrak aldatuta; asto izan direnak saltokari izango dira. Asmatzen ez badute, berriz, dena hasieratik errepikatuo da ezer aldatu gabe.
KARABI -KARABA - KARABINBONBA

Taldekide bat hormari begira jarriko da eta "KARABI -KARABA - KARABINBONBA" edo "BAT, BI HIRU, karabinbonba" esango du. Taldekideen aldera begiratukodu esan ondoren eta zeintzuk ikusi dituen mugitzen esango du. Tarte horretan beste kideek aurreraka egingo dute; baina gelditzen denak begiratu aurretik geldituko dira. Mugitzen ikusten dituenek berriz hasierara bueltatu beharko dute. Helburua
mugitzen ikusi barik hormara ailegatzea  da.
Ailegatu ahala jokotik kanpo geratuko dira.
Hormara azkena heltzen dena geldituko da hurrengo hormara begira.


SALTOKA ERE IBILI DIRA